35 eta 43 langile artean "kaleratzeko beharra" du Fagor CNAk

Ubane Madera 2016ko abe. 1a, 13:46
Fagor CNAren Garagartzako lantegia.

Atzo, eguaztena, Fagor CNAko zuzendaritzak bertako Enpresa Batzordeko ordezkaritzari dei egin zion komunikatzeko 35-43 langile kaleratzeko beharra duela. 11 langile gertu daude zuzendaritzak eskainitako baldintzatan kaleratzeak onartzeko. Edesako eta Geyserreko enpresa batzordeek eta Basauriko langileen ordezkariek "ez dute inolaz onartzen proposamen hau". 

Enpresa Batzordeak jakinarazitakoaren arabera, atzo 15:30ean deitu zuen zuzendaritzak langileen ordezkaritza bat kaleratze horiek egiteko "beharra" jakinarazteko. Eskaintzen duten kalte ordaina urteko 25 egunekoa da, eta 11 langile gertu daude kaleratzea onartzeko.

Boluntarioak bilatzeko epea

Enpresak "bolountario gehiago bilatzeko beste epe bat zabalduko du baldintza berriekin. Datoren ostiralera arteko (abenduak 9) epea ezarri du erabakiak hartzeko", jakinarazi du Enpresa Batzordeak.

Eta gaineratu du Edesako eta Geyserreko enpresa batzordeek eta Basauriko langileen ordezkariek ez dutela "inolaz onartzen proposamen hau, ez baititu kaleratzeak ordezkatzen", eta uste dute badaudela "beste neurri batzuk behin eta berriro zuzendaritzari aurkeztu zaizkionak".

Bihar, barikua, langileak batzarrera deitu dituzte, 15:30ean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak