Arrasate Margo taldeak erakusketa irekiko du bihar Kulturaten

Ibon Carmona 2016ko aza. 24a, 14:10
25. urteurrena ospatzeko, elkarteak iaz Kulturaten egindako erakusketa.

Herriko 22 margolarik, urtean zehar egindako lan ezberdinak aurkeztuko dituzte . Inaugurazio ekitaldia bihar egingo da 19:00etan hasita. Abenduaren 17 arte, erakusketa astelehenetik zapatura egongo da irekia, 17:30etik 20:30era bitartean.  

Kulturateko klaustroak Arrasate Margo taldearen pintura erakusketa jasoko du. Gaur 19:00ean inaugurazio ekitaldi xumea egingo da, eta hortik aurrera, abenduaren 21 arte, astelehena eta zapatua bitartean bisitatu ahal izango da erakusketa. 

22 margolari

Guztira, generazio ezberdinetako 22 margolariren lanak egongo dira ikusgai. Margo taldeko lehendakaria den Tano Rivasen esanetan, lanak ikusgai izango dituzten margolari guztiak elkartearen parte dira. Hala ere, badago salbuespen bat, izan ere, Xeli Mendizabal margolari esperientziadunak iaz utzi zion elkarteko kide izateari. "Pertsona hori margo taldea sortu zenetik egon da elkartean, eta orain, mago taldearen ohorezko kidea da", adierazi du. 

Teknika eta estilo ezberdinak 

Erakusketarako, margolariek 4-5 lan inguruko hautaketa egin dute, teknika eta estilo ezberdinak oinarri harturik. Ribasek azaldu du bakoitzak panel antzeko bat izango duela bere lanak bertan erakusgai jartzeko, hortaz, kopurua margolanek daukaten tamainaren araberakoa izango da. 

Margolanen estiloei dagokionean, hauek ugariak izango dira, horien artean, natura hila, erretratuak edota errealismoa lantzen dituzten lanak aurkituz. Teknika aldetik, berriz, arkatzak, akuarelak, olio-pinturak eta margo akrilikoak erabili dira. Honen harira, Rivasek  esan du margolari bakoitzak “bere ukitu pertsonala” uzten duela pinturetan.

Bihar inaugurazioa

Biharko inaugurazioan, Arrasate Margo Taldeko kideek erakusketaren aurkezpen txiki bat egingo dute, ikusiko diren lanen gaineko gaineko zergatiak eta nondik-norakoak azalduz. Gerturatzen diren herritarrentzat lunch-a egongo da. 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak