'Black Friday'-a ospatuko dute bihar Ibai-Arteko zenbait saltokik

Jokin Bereziartua Lizarazu 2016ko aza. 24a, 09:37
Ibai-Arteren Merkemerkaua, artxiboko irudi baten.

Black Friday da bihar, azaroko azken egubakoitza. 1960ko hamarkadan AEBn sortutako fenomenoa da, Gabonetako erosketen hasiera iragartzen duena. Eta AEBn sortutako beste hainbat ohituren antzera, Debagoienera ere heldu da. Arrasaten bertan, Ibai-Arte elkarteko 44 saltokik ospatu zuten iaz Black Friday-a, %15era arteko deskontuekin. Eta aurten ere ospatuko dute, beste modu batera.

"Egun honetan, erosketetan hilabete tristea izan ohi den azaroko azken barikuan, erosketak gora egitea lortzen da. Iaz egin zen lehenengoz Arrasateko Black Friday bateratua eta izan zituen emaitzak ikusita aurten errepikatzea erabaki dute merkatariek", adierazi dute antolatzaileek. 

Denetariko dendak batu dira ekitaldira eta saltoki parte-hartzaileek "promozio eta deskontu handiak" egingo dituzte salgai dituzten produktuetan. Ekimenean parte hartzen duten saltokiek kartel eta puxikak jarriko dituzte gainontzekoengatik bereizteko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak