Mozambikeko eta Euskal Herriko nekazaritza ereduak aztertzeko saioa

Xabi Gorostidi 2016ko aza. 13a, 17:19
None

Mundukidek eta Elkarhezitzenek antolatutako “Emakume nekazariak etorkizuna ereiten” jardunaldien bigarren hitzordua gaur izango da, 19:00etan, Kulturateko Jokin Zaitegi gelan. Nekazaritza familiarraren garrantziaz ohartarazteko, Mozambikeko eta Euskal Herriko esperientziak aztertuko dituzte.

Emakume nekazariak etorkizuna ereiten jardunaldiak bestelako nekazaritza eredu baten beharra aldarrikatzeko antolatu dituzte Mundukidek eta Elkarhezitzenek. Gaur egungo nekazaritza eredu industrializatuak sortzen dituen desoreken aurrean, nekazaritza familiarra proposatzen dute horren konponbide gisa. "Familia nekazaritza ez da bakarrik ekonomia eredu bat, elikagaiak era jasangarrian ekoizteko oinarria da, elikadura segurtasuna eta elikadura burujabetza lortzeko bidean aurrerapausoak emateko oinarria eta nekazariek eta horren ondorioz gizarteak pairatzen duten dependentziaren alternatiba".

Pasa den azaroaren 8an egin zuten “Familia nekazaritzarekin mundua elikatu dezakegu” izeneko lehen saioa, Eskoriatzako Ibarraundi museoan. Gaurkoan Mozanbikeko eta Euskal Herriko ereduak jorratuko dituzte, bien antzekotasun eta sinergiak zeintzuk diren aztertzeko. Mozambikeko eredua azaltzeko UNAC elkarteko presidentea den Ana Paula Tauacale hartuko du hitza, eta Euskal Herriko ereduaren ordezkari gisa arituko direnak Baserria XXI-eko Ane Gorosabel eta Nere Aspiazu izango dira.

UNAC elkartea

Nekazari mugimendu bat da, Mozambikeko garapen prozesuan nekazarien partehartze aktiboa bermatzeko borrokatzen duena. “Mozambiken bertako nekazariei lurrak kentzen ari dira atzerritarrei emateko, exportaziora bideratutako eskala handiko nekazal ekoizpenerako. Gure herrialdeetan nekazaritza familiarra defendatu behar dugu; mundua elikatu dezakegula frogatu dugu” azaldu du Ana Paula Tauacalek.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak