Epeleko araztegia bisitatu dute goizean hainbat arrasatearrek

Miren Arregi Amasorrain 2016ko aza. 5a, 17:01

Udalak antolatutako Uraren eta Ingurumenaren Astearen barruan, bi ekintza egin dituzte gaur goizean Arrasaten. Batetik, Etxezarretako basoan barrena irteera egin dute hango basoaz eta bioaniztasunaz berba egiteko; ondoren, Epeleko araztegia bisitatu dute.

Dozena bat arrasatearrek hartu dute parte irteeretan eta adi entzun dituzte Gipuzkoako Ur Kontsorzioko langileak araztegian eman dituen azalpenak. Hain zuzen ere, Epeleko araztegira egin duten bisitan jakin ahal izan dute nola kudeatzen den herritarrok gure etxeetan sortzen dugun ur zikina. Alegia, zein prozesu pasatu behar duen urak, guk isurtzen dugunetik eta araztegitik pasatu ondoren, errekara isurtzen denerako tarte horretan.

Basoko biodibertsitateaz

Araztegira egin duten bisitaren aurretik, baina, Etxezarretako basoa ezagutzera joan dira. Arrasaten ondoen kontserbatutako erreka bazterra da hori. Han, bertako basoaren eta biodibertsitatearen gainean jardun dute. Bestetik, jakin ahal izan dute, zein eraldaketa jasan duten errekek herrigunetik pasatzen direnean eta horrek zer nolako arazoak eragiten dizkion bioaniztasunari.

Bisoi europarra

Hori gutxi ez, eta Jorge Gonzalez biologoaren eskutik jakin ahal izan dute, zein den bisoi europarrari egiten zaion jarraipena gure basoetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak