Brother Hawk eta The Young Wait taldeen kontzertua, barikuan, Amaian

Josu Bilbao Atxutegi 2016ko urr. 26a, 14:36

Arratsaldeko 20:00etan hasiko dira Atlantako taldearen eta The Young Wait talde gipuzkoarraren emanaldiak. Sarrerak 7 eurotan salduko dira.

Brother Hawk Atlantako (AEBak) laukoteak bere lehenengo LPa aurkezten du: Big Medicine. Maiatzean argitaratu zen, eta hamar abesti ditu, southern rock, blues eta americana generokoak. Bi EP (Love Songs eta Affairs of Plain Living) eta Youtube bidezko zuzeneko saio bat (Live from Pack Life Recording) grabatu dituzte eta beren jaialdia sortu dute Atlantan (Brother Hawk’s Big Medicine Festival). Hori horrela, Blackberry Smokek, Joe Bonamassak edo Lynyrd Skynyrdek beren biretan parte hartzeko eskatu diete.

The Young Wait talde gipuzkoarra 2010ean sortu zen, eta harrezkero, bere helburua lehen eta orain berdina izan da, abestiak grabatzea eta kontzertuak egitea. EP bat, single bat eta taldearen izena duen disko berri bat daukate argitaraturik. Gaur egun, taldekideak dira: Fer Garcia (ahotsa eta gitarra), Jesus Aranberri (teklatuak), Asier Loyarte (baxua) y Andoni Etxebeste (bateria).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak