'Nafar hegoaldeko uzta, euskarari puzka' kanpainaren hasiera Arrasaten, urriaren 23an

Jokin Bereziartua Lizarazu 2016ko urr. 18a, 10:49
Kanpainan saltzen den saskietako bat.

Errigorak Erriberan ekoiztutako produktuak bultzatu eta hango euskalgintzari laguntzeko zabaltzen duen Nafar hegoaldeko uzta, euskarari puzka kanpaina Arrasaten abiatuko du aurten. Auzolanean ekingo diote kanpainari: "60 bat lagun behar ditugu, denon artean mila kaxa inguru prestatzeko. Baietz erronkari erantzun!". Arimazubin elkartuko dira (10:00), eta 12:00etan nazio izaerako prentsaurrekoa egingo dute; 14:30ean Arimazubin bertan bazkalduko dute.

Domekan, urriak 23, auzolan txiki bat egingo da Arrasaten, Nafar hegoaldeko uzta, euskarari puzka kanpainaren hasiera irudikatze aldera. "Arrasatekoa, geroxeago Nafarroan egingo den handiaren erakusle izango da, auzolanaren eta elkarlanaren balioa azpimarratzeko ere balioko duena. Jenderik gabe ez dago auzolanik, ordea. Bailarako dozenatik gora eragile batu gara ekintza zein kanpaina osoa aurrera eramateko, baina domeka horretan norbanakoak ere beharko ditugu, 60 bat lagun, denon artean mila kaxa inguru prestatzeko. Baietz erronkari erantzun!", adierazi dute AEDtik.

Boluntario moduan izena emateko AEDra deitzearekin (943 77 12 28) edo helbide elektronikora idaztearekin (aed@aedelkartea.eus) nahikoa izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak