Buzkantzek jende asko erakarri dute Garagartzako San Migel jaietara

Jokin Bereziartua Lizarazu 2016ko urr. 1a, 14:28

Atzo, egubakoitza, hasi ziren jaiak Arrasateko Garagartza auzoan. Festetako bereizgarri izan ohi da buzkantza-jana; hainbat herritarrek, urteroko ohiturari eutsiz, Patxisenean bapo afaldu zuten. Gaur, zapatua, izango dute egun handia eta bihar ere ez da aspertzeko astirik izango bereziki goiz partean.

Gaurkoa, urriak 1, izango da egun handia: umeendako jolasak eta I. San Migel ginkana (11:30), Gorriti eta bere animaliak (17:30), trikitilariak (19:30) eta Buzkantza Rock jaialdia (22:30). Jaialdiaren laugarren edizioan honako musika taldeek joko dute: Paranoia, Perlata, Krisis, Las Tuerkas eta Kadena Perpetua.

Domekan, urriak 2, San Migelen omenezko meza (11:00) eta Txikitxu-Arrostaitz dantza taldearen emanaldia izango dira (12:30). Jaiak borobiltzeko auzo bazkaria egingo dute, 14:30ean hasita.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak