Txikiteroen zaindariak, lau hamarkada

Jokin Bereziartua Lizarazu 2016ko ira. 26a, 17:06
Aurtengo kartela. Egilea: Paula Delgado.

Maritxu Kajoik 40 urte beteko ditu aurten. Urriaren 7an ospatuko da, arrasatearrek inoiz baino gehiago itxaron beharko dute urteko egunik dotoreenerako. Komisiñuak aurkeztu ditu webgune berria, kartela, egitaraua eta eskapularioak –karratuak aurten, hasierako urteak gogoan–: "Biziberrituta dator Maritxu, gaztetasuna eta lagun artean ondo pasatzeko gogoak ez direlako adinean eramaten, jarreran baizik".

Aurten urriaren 7a Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan jai eguna izango dela aprobetxatuta, goizeko jai giroa indartzen saiatu da Komisiñua: "Ohi baino ekintza gehiago egongo dira erdiguneko kaleetan. 40. urteurrenari keinu egiteko, gainera, ertzak zorroztu dizkiogu aurten Maritxuri, eta eskapulaixo karratuak eramango ditugu soinean, hasierako urteak gogoan". Eskapularioak salgai daude dagoeneko. Komisiñoko kideek diotenez, heldu da armarioak zabaldu, hautsa kendu eta atera beharrekoak ateratzeko ordua.

Nobenaixua, irailaren 30ean

Urtero moduan, egun handiaren aurreko egubakoitzean, irailak 30, Nobenaixua ospatuko dute Maritxu azpian (18:30). Arrasateko Trikitixa Eskola omenduko dute, aurten 25 urte betetzen dituela-eta: "Herrian egin duten eta egiten duten lan guztiarengatik jasoko dute inbutu preziatua". Ikasleek trikiti eta panderoak astinduko dituzte Maritxupean, eta, urteroko ohiturari jarraituz, "primerako" ardoa eta gazta probatzeko aukera egongo da.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak