Eskolara oinez, Arrasateko Mugikortasun Astearen barruan

Jokin Bereziartua Lizarazu 2016ko ira. 23a, 13:37
Arrasate Herri Eskolako ikasleak eskolara bidean.

Aurten bigarrenez, eskolara oinez egitasmoa antolatu da Mugikortasun Astearen barruan. Motordun ibilgailuak alde batera utzi eta astebetez eskolara oinez joan da Arrasate Herri Eskolako 5.mailako ikasle talde bat. 25 ikaslek ematen dute izena ekimenean eta bi taldetxo egin dira.

Talde bat Kurtze txiki plazatik abiatu da, San Andres inguruan bizi diren ikasleak bilduz. Beste taldea  Biteri plazatik irten da, eta erdigunean bizi diren ikasleak elkartu dira han. "Esperientzia polita izan da; ikasleak gustura, oinez eta lagunartean egin dute eskolarako bidea", adierazi dute Udaletik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak