"Kalitatezko enpleguaren alde" egingo dutela agindu dute sozialistek

Maite Txintxurreta 2016ko ira. 22a, 14:10

Botua emateko hiru egun eskas geratzen diren honetan, alderdi sozialistatik  kalitatezko enpleguaren alde egingo dutela agindu dute, eta jendearen kezkak entzun eta horiei irtenbidea emateko lan egingo dutela.

Borrokak eta gatazkak "alde batera utzi" eta Euskadi "denen artean" eraiki nahi dute sozialistek.

Bestalde, Idoia Mendia hautagaiarengan konfiantza osoa duela adierazi zuten atzo Arrasaten, azpimarratuaz "badela ordua" emakumezko lehendakari bat izateko.

San Andres auzoan izan ziren arratsaldean, arrosak eta hauteskundeetako propaganda banatzen. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak