Europako gazte kooperatibisten jardunaldiak Arrasaten, urriaren 4tik 6ra

Jokin Bereziartua Lizarazu 2016ko ira. 21a, 18:18

Europako Gazte Kooperatibisten Sarea izeneko jardunaldiak Arrasaten egingo dira urriaren 4tik 6ra. 18 herrialde ezberdinetako 45 bat gazte etorriko dira, 25 eta 38 urte artekoak. Udala auzoko Ingurumen Eskola izango da gazteek euren artean esperientzia eta ezagutza elkartrukatzeko gune nagusia.

Europako esperientzia kooperatiboak gazteen ikuspuntutik elkartrukatzea. Horixe da Europako Gazte Kooperatibisten Sarea izeneko jardunaldien funtsa, orain arte kontinente zaharreko txoko ezberdinetan egin dena: "Ospatu dituzte Bolonian, Parisen, Bruselan... Boloniakoan egon ginenean planteatu genuen Arrasaten egitea hurrengo bilera. Izan ere, gure herriak kooperatibarekin duen lotura oso sendoa da eta gazte kooperatiboez ari gara berbetan. Beraz, guretako oso positiboa da horrelako ekitaldi bat hemen egitea", deritzo Maria Ubarretxena alkateak.

Europa osotik

Urriaren 4tik 6ra etorriko dira 18 herrialde ezberdinetako 45 bat gazte, 25 eta 38 urte artekoak. Jardunaldiak Arrasatera ekartzeko ahalegin berezia egin dute TZBZ kooperatibakoek: "Hasieratik asko inplikatu ginen ekimen honetan. Arrasateko esperientzia kooperatiboak sekulako eragina izan du Euskal Herri osoan eta eredu hau, XXI. mendera ere egokitzen jakin duena, Europa osora zabaldu gura dugu", dio TZBZ (Ta Ze Ba Ez) kooperatibako bazkide Joanes Rosok.

Ingurumen Eskolan

Udala auzoko Ingurumen Eskola izango dute lanerako gune; lanera datozelako, proiektuak eta esperientziak elkartrukatzera. Izan ere, batera egon izan direnean, asko ikasi dute elkarrekin. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak