Gipuzkoa etorbideko horma-irudi berrirako bost aukerak bistara

Jokin Bereziartua Lizarazu 2016ko ira. 20a, 11:03
Gipuzkoa etorbideko mural berrirako Arrasateko Udalak egin dituen bost proposamenak.

Argazkiko bost proposamen horien artean aukeratu beharko dute arrasatearrek Gipuzkoa etorbideko mural berria. Botoa emateko aukera dago BAZen irailaren 24ra arte eta Udalaren webgunean, berriz, hilaren 25era arte. Bilboko Wallart Mural Painting enpresak egingo ditu lanak.

Wallart Mural Painting enpresak bost zirriborro aurkeztu ditu eta Udalaren asmoa da herritarrek bost horien artean erabakitzea: "Horretarako antolatu da prozesu parte-hartzaile bat".

Botoa eman ahal izango da BAZen dauden ontzietan edo Udalaren webgunean. Lehena irailaren 24ra arte, BAZ zabalik dagoen ordutegian; eta, bigarrena, hilaren 25era arte. Adinez nagusi izan eta Arrasaten erroldatuta daudenek eman ahal izango dute botoa. Jarraian, Wallart Mural Painting enpresaren proposamenak:

1. Arrasateko historia:

2. Basoa:

3. Atzerantz begirada:

4. Udazkeneko basoa:

5. Monumentu:

Herriko muralistekin harremanetan

Udaleko Tokiko Gobernu batzarrak maiatzaren 19an lanak esleitzea onartu eta albistea publiko egin zenean, herriko muralista talde bat Udalarekin jarri zen harremanetan. "Lanak kanpoko enpresa batek egingo zituela enteratu ginenean Udalara jo genuen horma horretarako proposamen batzuekin. Lanak esleituta zeudela erantzun ziguten eta horma horretako irudi berria enpresa horrek egingo zuela. Hala ere, esan ziguten hurrengo proiektuetarako gurekin kontatuko dutela", adierazi dio GOIENAri muralistetako batek.

Horma horretan urte luzez egon diren irudiak –torturaren aurkakoa eta euskalgintzaren aldekoa– oraindik zehaztu gabeko herriko beste horma batzuetan egiteko asmoa dagoela ere gaineratu du muralista taldeko kideak: "Baimena badago mural horiek egiteko baina oraindik lanean ari gara zirriborroekin".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak