Urriaren 4an adineko pertsonen erorikoak saihesteko ikastaroa

Xabi Gorostidi 2016ko ira. 15a, 12:50

Ekimena Osakidetzaren eta Arrasateko Udal Kirol Zerbitzuen eskutik dator. Tailer sorta 65 urtetik gorakoentzako prestatu dute eta, gehienez, 30 lagunentzako tokia egongo da. Izen ematea Arrasateko Ospitalera (943 035 302) edota Osasun Zentrora (943 035 250) agertuz edo deituz egin daiteke.

Saioak 16:00 hasiko eta bi orduko iraupena izango du. Hau da bertan egongo diren tailerren ordutegia:

  • 16:00: Aurkezpena
  • 16:05: Zahartze prozesuak, osasun azterketek eta erorikoek dituzten arriskuak. Elikagaien, oinetakoen eta arroparen garrantzia. Etxe barruko ingurune arriskuak. Osakidetzako osasun langileen eskutik.
  • 16:30: Jarduera fisikoak osasunerako dakartzan onurak eta horri buruzko Udal-eskaintza. Jarrera-higienea: oreka eta malgutasuna. Udaleko kirol zerbitzuaren eskutik.
  • 17:05: Ortopedia: euskarriak (makilak eta makuluak). Nola erori eta erori ondoren nola jaiki ikastea, Osakidetzako osasun langileen eskutik.
  • 17:40: Tele-asistentzia, etxeko laguntza eta suteen aurkako sistema, Udaleko gizarte zerbitzuen eskutik.
  • 17:50: Ebaluazioa eta amaiera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak