'Munduari Bira 80 selfie-tan' lehiaketa antolatu du Ibai-Artek

Xabi Gorostidi 2016ko abu. 25a, 12:35

Visa Arrasate-Mondragon txartela mundu osoan erabili daitekeela aprobetxatuz, Munduari Bira 80 selfie-tan argazki lehiaketa prestatu du merkatarien elkarteak. Interesdunek, txartela eskuan hartuta ateratako selfie-ak bidali beharko dituzte Whatsapp bidez 644 854 118 zenbakira irailaren 15era arte.

Arrasateko Merkatarien Elkarteak Visa Arrasate-Mondragon txartela kaleratu zuen 2015ean bezeroak fidelizatzeko asmoz, eta ekimenak harrera ona izan zuen bezeroengan.

Txartelak Visa izaera duenez munduko edozein saltokitan erabili daiteke, eta ezaugarri hori baliatuz Munduari Bira 80 selfie-tan lehiaketa jarri du martxan Ibai-Artek. Parte hartzaileek Visa txartela eskuan hartuta munduan zehar ateratako argazkiak bidali beharko dituzte Irailaren 15era arte. Horretarako Whatsapp bidez helarazi behar dituzte argazkiak 644 854 118 telefono zenbakira.

Jasotako selfien artean Ibai-Arteko dendetan erabiltzeko 100 euroko hiru erosketa txartela zozketatuko dituzte. Lehiaketan parte hartzeko oinarriak Ibai-Arteren Facebook-ean aurki daitezke.

Bertoko produktu ekologikoen zozketa

Visa Arrasate-Mondragon txartelaren erabiltzaileek beste zozketa batean ere parte hartzeko aukera izango dute. Ibai-Artek Merkataritzaren Aste Berdea antolatuko du irailaren 16tik 22ra. Horren baitan, Jakionek ekoiztutako bertoko produktu ekologikoen 75 sorta zozketatuko dituzte abuztuaren 25etik irailaren 22ra bitartean euren erosketak Visa Arrasate-Mondragon txartelarekin ordaintzen dituzten herritarren artean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak