Liztor beltzaren beste habia bat kendu dute Erguingo Herri Eskolan

Josu Bilbao Atxutegi 2016ko abu. 19a, 11:10

Jada, 35 habia inguru kendu dituzte Arrasaten bakarrik, 2016an. Erguingo Herri Eskolako saskibaloi kantxaren sabaian zegoen habia kendu du aste honetan Arrasateko Herri Segurtasuneko arduradun Jose Luis Etxebarriak.

Liztor beltza edo liztor asiarraren aurkako borrokak ez du etenik bailaran, eta aste honetan beste habia bat kendu dute Arrasaten. Izan ere, Erguingo Herri Eskolako saskibaloi kantxaren sabaian zegoen habia kendu du Arrasateko Herri Segurtasunerako arduradun Jose Luis Etxebarriak. Arrasaten bakarrik, espezie inbaditzaile honen 35 habia kendu dituzte aurten, eta borroka etengabea dela azaldu du Jose Luis Etxebarria, 'Porru'k.

Habia txikiak –primarioak moduan ezagunak– bigarren habiak –handiagoak direnak eta kentzen ez badira 3.000 liztor izatera hel daitezkeenak– 33 bat kendu dituzte aurtengo kanpainan. Azken esku-hartzea, esaterako, iragan zapatuan egin dute Gernika kalean eta abuztuaren 5ean ere San Juan De Dios ospitalean zegoen habia bat kendu zuten.

Espezie inbaditzailea izanik, bertako erle endemikoendako benetako arriskua dira liztor asiarrak. Izan ere, erleetaz elikatzen dira euren proteinak bereganatzeko.

Erlazionatuak

Liztor beltzaren aurkako borrokak ez du etenik

Jokin Bereziartua Lizarazu 2016 abu 08 Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak