Arrasateko Alfontso VIII. kaleko lanak, martxa onean

Jokin Bereziartua Lizarazu 2016ko abu. 9a, 13:15

Sasoi Eraikuntzak enpresako langileek aditzera eman dutenez, erritmo onean doaz Alfontso VIII. kaleko obrak. Takolo-Goiru proiektuaren barruan kokatzen da proiektua, Arrasate pasealekuko obren jarraipen modura. Uztailaren 12an hasi zituzten lanak eta Arrasateko Udalak espero du azarorako lan guztiak amaituta egotea. Bitartean, trafikoa San Andres auzo barrutik desbideratzen dihardute.

Takoloko biribilgunetik Uribarrira arteko zatia Diputaziotik Arrasateko Udalera izatera pasa zenean, Hirigintza Sailak hiru kilometro inguru dituen gune horri kale izaera emateko egitasmoa onartu zuen duela bi urte. Proiektua fase ezberdinetan gauzatzea onartu zen, eta iaz amaitu zen lehen fasea, Arrasate pasealekukoa, esku-hartzerik potoloena izan zena hain zuzen

Errepideari kale izaera eman

Orain, bigarren faseko lanak ari dira gauzatzen, Alfontso VIII. kalekoak. Besteak beste, errepidea estutu egingo dute, espaloiak zabaldu eta aparkaleku gutxi batzuk gehitu. Gainera, Herri Eskolaren ondoan behar den moduko autobus geltoki bat egokitzea ere aurreikusten du proiektuak. Sasoi eraikuntzak enpresa ari da lanean uztailaren 12az geroztik, ia 376.000 euroko aurrekontuarekin.

Zirkulazioaren desbideraketa San Andrestik

Logikoa denez, obrek irauten duten bitartean aldaketak izango dira autoen zirkulazioan. Hau da, azarora bitartean, Foruenetik Takolorako norabideak erabilgarri izaten jarraituko du; baina, alderantziz, Takolotik Foruenerako norabidean doazen ibilgailuentzat, trafikoa desbideratzen ari dira San Andres auzo barrutik.

Erlazionatuak

Alfontso VIII. kaleko lanak argazkitan

Jokin Bereziartua Lizarazu 2016 abu 09 Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak