Flamenkoa eta Euskal tradizioa nahastuz amaituko da aurtengo Udazabal programa

Xabi Gorostidi 2016ko uzt. 23a, 11:18

Udazabal programaren azken hitzorduan fusioa izango da protagonista nagusia. Berriketan taldeak kultura eta folklore nahasketa bitxia eskainiko du bihar Herriko Plazan, 20:00etan.

Esaera zaharrak dio: bat ez da batera heltzen, bi, bi eta erdi. Horri jarraiki, sinergien balio erantsia musikan ere aplikatu daitekeela erakustera dator Berriketan taldea. Askoa Etxebarrieta Lasheras La Pulga dantzari gasteiztarra buru duen formazioak euskal sustraiak eta andaluziar folklorea nahastuko ditu euren ikuskizunean. Konkretuki txalaparta eta flamenkoa izango dira emanaldiko osagai printzipalak.  
Honela azaltzen du Etxebarrietak Berriketan taldearekin garatu duen ikuskizuna: "Gure taldean Txalaparta eta Flamenkoa elkarrekin berriketan jarri ditugu. Dantzaren eta musikaren bidez, txalapartak eta flamenkoak adierazten dituzten bi kultura elkartu ditugu, hain zuzen ere. Kultura eta erritmoa uztartzen dituen ikuskizunarekin, gazte eta helduak eszenatoki aurrean elkartzen ditugu" azaldu flamenko dantzari trebeak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak