Mondrateko kideak pozik aurtengo kanpusarekin

Xabi Gorostidi 2016ko uzt. 22a, 11:10

Duela astebete amaitu zen Mondrateren udako kanpusa. Aurtengo edizioan zortzi eta hamabost urte bitarteko 70 haur aritu dira bi astez areto futbola praktikatzen. Antolatzaileek balorazio positiboa egin dute haurrek ondo pasa dutelako eta harrobia sendotu dutelako.

Udako kanpusak kirol taldeen harrobiari forma ematen hasteko baliagarriak diren ekimenak dira, eta ongi dakite hori Mondrate areto futbol taldekoek. "Iazko kanpusetik infantil taldea sortu genuen eta lehen denboraldian bigarren geratu dira" adierazi du Jonathan Raso antolatzaileak.  


Aurten bigarren aldiz antolatu dute udako kanpusa, uztailaren 4tik 15era. Zortzi eta hamabost urte arteko 70 neska mutiko aritu dira bertan, adinka sailkatutako lau taldetan. "Lehen hiru taldeekin  jokoak eta futbito saioak landu ditugu, eurentzako hiru ordu eta erdi futbitoan aritzea astunegia izan daitekeelako. Hamahiru eta hamabostekoekin futbitoa  era intentsiboan landu dugu, eurak motibatu eta gure taldeetan lehiatzeko pausua eman dezaten" adierazi du Rasok.


Aurtengo edizioaren inguruan galdetuta zera adierazi du Rasok "Positiboki baloratzen dugu aurtengo edizioa. Jendea gustura aritzea zen helburua eta lortu dugula esango nuke. Herriko gazteak taldera hurbiltzeko eta etorkizuna bermatzeko modurik onena udako kanpusa".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak