Primerako emaitzak lortu dituzte Arrasate Dragoi Taldeko gimnastek

Xabi Gorostidi 2016ko mai. 30a, 15:58

Bi txapelketa jokatu dituzte asteburuan eta denetan eskuratu dituzte lehen postuak. Zapatuan, bakarka eta aerobik modalitatean, alebin eta infantil mailetan. Domekan aldiz, gimnasia erritmikoan jubenil mailako taldekako ariketan. 

 

Asteburu paregabea burutu dute beste behin Arrasate Dragoi Taldeko gimnastek. Bi txapelketetan hartu dute parte eta denetan lortu dute lehen postuan geratzea.

Lehen hitzordua zapatuan izan zen, Rekalden jokatutako Aerobikeko Euskadiko Joku Eskolarretan. Sara Yan Azkaratek alebin mailan, eta Lorea Pierruguesek infantil mailan, lehen postua eskuratu zuten. 

Domekan, Abetxukoko Kiroldegian jokatutako Euskadiko Gimnasia Erritmikoko Txapelketan parte hartu zuten jubenil mailako gimnastek. Taldekako proban lehen postua eskuratu zuten Maite Olidenek, Eneritz Lagek, Andrea Hernandezek, Alba Revueltak eta Amaiur Mendizabalek.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak