Kapitainak hitza bete zuen, iturrian bainua hartuta ospatu zuen igoera 'Manzano'-k

Xabier Urtzelai 2016ko mai. 29a, 10:39

Atzoko kronikan aurreikusi moduan, Mondrak kategoriaz igo izanaren ospakizunek luze jo zuten. Mojategiko berdegunea atzean utzi eta Arrasateko kaleetan –eta tabernetan– jarraitu zuten ospakizunekin. Lehenengo geldialdia Otolara Lizentziatuko iturrian, hor Mondrako kapitain Ander Ruiz de Azuak bazuelako zeregin bat.

Hain zuzen, promesa bete zuen Ruiz de Azuak, igoera iturrian bainua hartuta ospatuko zuela adierazi baitzien taldekideei. Esan eta egin. Dagoeneko ohitura bilakatu da herrian zer ospatua dagoenean iturrira gerturatzea, eta bertan bainua hartzea. Herritar askok gogoan dute duela hamarkada batzuk orduko alkate Txiron-ek eta zenbat zinegotzik hauteskundeetan lortutako emaitza onak bertan ospatu zituztela, eta Zaldibarko Txapelketako hainbat txapeldunek ere iturrian bainua hartuta ospatu izan dute balentria.

Azken bainua, baina, Mondrarekin denetariko egoerak –igoerak eta jaitsierak– bizitzea tokatu zaion Manzano-rena izan da, taldekideek "Mondra gu gara!" abesten zuten bitartean urperatu zen Arrasateko atezaina, egoera txarretan ere amore eman barik taldean jarraitzea erabaki izan duena: "Lortu dut taldeaz igotzea, orain neskalaguna topatzea geratzen zait".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak