"Garrantzitsuena ez da aurreko urtean baino jende gehiago edo gutxiago etorri izana, baizik eta etorri direnak pozik egotea, eta halaxe izan da; egun elegantea izan dugu"; balorazio hori egin du elkarte antolatzaile SUDCeko Andoni Altzelaik.
Ospakizunak goizean hasi dira, suziriak jaurtita; gero, San Juan Bataiatzailearen parrokian meza entzun dute; autobusean joan dira Musakolara; eta bazkaria egin dute han. Ospakizunean parte hartu dute ere alkate Maria Ubarretxenak eta Iturbide egoitzako arduradunek, beste batzuen artean.
Gizon eta emakume nagusienei sariak eman dizkiete. Aurten, Josefa Fernandez (1918ko apirilaren 20an jaioa; 98 urte, beraz) eta Antonio Hernandez (1925eko abenduaren 4an jaioa; 90 urte, beraz) izan dira omenduak. Oparitxo bana jaso dute eta agurra dantzatu diete Lore Gazteak taldekoek.
Segidan, dantzaldia izan dute bazkaltiar guztiek.