Errugbia Leintz Eskola Kiroleko gaztetxoei gerturatzen

Jokin Bereziartua Lizarazu 2016ko mai. 24a, 09:54
Joan den zapatuko saioa.

Arrasate Rugby Taldeak eta Leintz Eskola Kirolak elkarlanean antolatutako saioan, Lehen Hezkuntzako 3. eta 6. maila arteko 50 neska-mutikotik gora bildu ziren joan den zapatuan Musakolako errugbi zelaian. "Ederto" pasatu zuten errugbiaren nondik norako eta sekretuak ezagutzen: "Neska-mutikoek primeran pasatu dute, eta askorentzat ezezaguna zen kirola gerturatu ahal izan dugu".

Talde ezberdinetan banatuta eta 10:00etan hasita, klub zuri-moreko arduradunek zenbait zirkuitu bat muntatu zuten eta, jolasen zein ariketen bitartez, parte hartzaileek errugbiaren ekintza tekniko ezberdinak landu zituzten: paseak, ostikoak baloiari, joko kolektiboa, plakaketak… "Esan beharrik ez dago, eguzkiak gogor jo arren, Leintz Eskola Kiroleko neska-mutiko guztiek primeran pasatu zutela", adierazi dute ART-etik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak