Umeen danborradak helduen ibilbidea egingo du aurten, ekainaren 18an

Jokin Bereziartua Lizarazu 2016ko mai. 23a, 16:43
Iazko umeen danborrada Herriko Plazara heltzen. Argazkia: Antonio Murillo.

Umeen danborrada antolatzen duen SUDC elkarteko arduradunak maiatzaren 31n hasiko dira umeen danborradarako arropak banatzen. Ekainaren 18an egingo da; helduen ibilbidea egingo dute aurten lehen aldiz: "Aurrerantzean urtero egingo dugu ibilbide hori", dio Jesus Mari Egidazuk. Aurten iaz baino ume gutxiago egongo dira, "200 inguru". Helduek, berriz, maiatzaren 30ean hasiko dituzte entseguak.

Beraz, umeen danborrada Biteri plazatik irtengo da aurten. Biteritik Zerkaostetara abiatuko da, ondoren Iturbide egoitzara jaitsiko da, eta Garibai zein Maala zeharkatuz Erdiko Kalera joango dira Herriko Plazan amaitzeko.

Arropak jasotzeko zitak

Umeen danborradarako arropak jasotzeko SUDCek Nafarroa etorbidean –ospitale ondoan– duen egoitzara joan beharko da, 16:30etik 18:00etara. Honako hau izango da egutegia:

Maiatzak 31 barrileroak (mutilak)

Ekainak 1 barrileroak (neskak)

Ekainak 2 danbor-joleak

Ekainak 3 eskoziarrak

Ekainak 6 kantinerak

Ekainak 7 Sukaldariak, gastadoreak eta abanderatuak

Helduen entseguen hasiera

Era berean, helduen danborradarako entseguak maiatzaren 30ean hasiko dituzte, Arizmendi Ikastolako Gaztelupe guneko (San Viator handi zena) patioan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak