Bearteko artisten lanak gaurtik Kulturaten ikusgai

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2016ko mai. 6a, 12:04

Urteetako harremana dute Arrasateko eta Bergarako margo eskoletako kideek. Ekimen asko egin dituzte bateko zein besteko kideek elkarrekin. Era berean, Bergarako eskolakoek Arrasateko eskolan jardun dute irakasle lanetan; gaur egun Rikardo Azkargorta ari da Luis Laskuraini lekukoa hartuta.

Gaur, egubakoitza, Kulturateko klaustroan zabalduko duten erakusketa da elkarlan horren azkeneko fruitua. "Urretxuko eskolakoekin egin genuen azkeneko elkartrukea, eta, oraingoan, Beartekoak gonbidatu ditugu. Hilabetez izango dira euren lanak gurean ikusgai eta datorren urtean Aroztegin erakutsiko ditugu gureak. 19:00etan egingo dugu inaugurazio ekitaldia, eta luntxa ere egongo da", azaldu du Tano Ribasek, Arrasate Margo taldeko presidenteak.  

Margolanak eta eskulturak

Bearteko kideek talde moduan lehenengoz erakutsiko dituzte Kulturaten euren lanak. "Baionako eskolakoekin egin genuen azkeneko elkartrukea iaz. Aurrez beste eskola batzuekin ere egin izan ditugu, Eibarren eta Durangon, besteak beste. Arrasatera ekarri duguna gure eskolaren uzta zabalaren erakusle da: 43 autoreren lanak batu ditugu, bakoitzaren bina edo hiruna lan. Nahikoa lan izan dugu koadroak eskegitzen, baina, duda barik, Kulturate eraikin paregabea da", dio Juanjo Altunak, Bearteko presidenteak.
Teknika eta estilo askotakoak daudela kontatu du Altunak: "Olioak, akuarelak eta akrilikoak daude, eta estiloari dagokionez ere askotarikoak. Eskulturak, berriz, abstraktuak dira eta material oso ezberdinekin egindakoak: burdinarekin eta egurrarekin, besteak beste". 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak