Reyes Prados eta Gemma Zabaleta euskararen inguruan solasean

Imanol Beloki Unamuno 2016ko mai. 5a, 15:32

AED elkarteak antolatuta, Reyes Prados ETBko aurkezlea eta Gemma Zabaleta PSE-PSOE alderdiko buruzagi ohiak euskararen inguruko solasaldia eskaini zuten atzo Kulturateko Loramendi aretoan, Txomin Madina Goienako kazetariak gidatuta.

Reyes Prados-ek eta Gemma Zabaletak euskara ikasteko erabakia hartu zuten bere garaian, eta eredugarri jarraitzen dute. Hala, atzoko solasaldian beraien esperientziak, zailtasunak, eta euskara ikasteak euren bizitzan zein eragin izan duen kontatu zuten, besteak beste.

Komunikatzeko tresna baino gehiago

Euskarak asko eman diela adierazi zuten biek, eta hizkuntza komunikatzeko tresna gisa erabiltzeaz gain, Euskal Herriko alor kulturalera gerturatzeko bide eman dietela.

Horrez gain, gaur egungo hizkuntza errealitatea ondo ikusten dutela adierazi zuten bi hizlariek, eta gero eta gehiago erabiltzen dutela haur, gazte eta nerabeek euskara, baina erabili egin behar dela.

Gomendioan entzuleei

Bestalde, gerturatu zinen entzuleei gomendioak ere eman zizkieten euskara ikasten ari diren momentuan izan ditzaketen arazoak ekiditeko. Honekin batera, aurreiritziak alde batera utzi behar direla, eta lotsa galdu behar dela azpimarratu zuten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak