Helburuak bete ondoren, hondakinen mahaia desegin egingo da

Xabi Gorostidi 2016ko mai. 5a, 13:22

%70eko gaikako bilketaren helburua lortu ostean, mahaiaren jarduna bertan behera uzteko erabakia hartu zuten apirilaren 21ean egindako batzarrean. Ezberdinen arteko akordioekin, lorpen handiak egin daitezkeela azpimarratu zuten.

2013ko irailaren 4an eratu zen Hondakin Mahaia, bi helburu nagusirekin; hondakinen sorkuntzarekin eta bilketarekin lotuta zeuden arazoak aztertzea eta bilketa selektiboen mailei eta sistemei buruzko akordioak lortzea.
Bederatzi hilabeteko epean gutxienez %70eko gaikako bilketa lortzea izan zen mahaiak jarritako erronka eta datuek argi erakutsi dute helburua bete dela. Daturik apalena %77,97koa izan zen eta onena aldiz %81,07koa. "Hilabete hauetako esperientzia eta emaitzekin eredugarriak gara Gipuzkoarentzat eta Euskal Herri osoarentzat" adierazi zuten mahaikideek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak