Kapitalismoaren ondorioen gaineko hitzaldia eta eztabaida bihar Iratin, Jone Etxeberriak gidatuta

Jokin Bereziartua Lizarazu 2016ko mai. 3a, 16:19
Jone Etxeberria. Argazkia: Europa Press.

Sortuko kide Jone Etxeberriak Independentzia vs. langabezia eta prekarietatea izeneko hitzaldia eskainiko du bihar, maiatzak 4, Irati tabernan (18:30). Kapitalismoaren ondorioen aurrean altxatzeko deia egin dute antolatzaileek: "Elkarrekin egoera aldatu dezakegu: prekarietateari aurre egiteko, itzali kapitalismoa eta piztu langileon borroka!".  

Gaur egungo lan-baldintzen gaineko kritika zorrotza egin dute biharko hitzaldiaren eta eztabaidaren deitzaileek: "Nazkatu zara kontraturik gabe lan egiteaz? Edo praktika epean debalde lanpostu bat ordezkatzeaz? Lan istripuak, autonomo faltsuak, enpresen itxierak, ordu estrak... Elkarrekin egoera aldatu dezakegu: prekarietateari aurre egiteko, itzali kapitalismoa eta piztu langileon borroka!". Esandako moduan, hitzaldia bihar izango da, maiatzak 4, Irati tabernan (18:30). 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak