Txakurren erakustaldiak jende asko erakarri du San Andresko jaietara

Jokin Bereziartua Lizarazu 2016ko api. 30a, 19:24

Giro ederrean doaz Arrasateko San Andres auzoko jaiak. Aurtengo nobedade nagusia da Wurssy elkarteak antolatutako txakurren erakustaldia, eta ikusmin handia piztu du: "Gaur egun jende askok dauka txakurra eta beharrezkoa da euren jabeak kontzientziatzea. Erakustaldian argi geratu da egunero hamar minutuko lana hartuta ondo irakatsitako txakurra eduki daitekeela", adierazi du Wurssy elkarteko David Espinosak.

Gaur egun Kantabria inguruan bizi arren, San Andres auzoan jaioa da Espinosa eta hari esker lotu dute erakustaldia: "Betidanik gustatu izan zaizkit txakurrak. Rotwailer txakurren munduan sartu nintzen duela hamar bat urte. Lanerako eta erabilpenerako txakurrak dira eta mundu horretan sakontzen joan nintzen... gaur arte. Halako erakustaldiak gutxitan ikusten dira hemen inguruan", adierazi du Espinosak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak