'Pinocchio' haurrentzako txotxongilo antzerkia, hurrengo domekan Amaian

Jon Berezibar 2016ko api. 29a, 11:18

Haurrentzako txotxongilo ikuskizunak, zinema espainiarra eta mahai-inguruek osatzen dute, besteak beste, Udalak maiatzerako prestatutako egitaraua. Dokumental sorta bat ikusteko aukera ere egongo da. 

Pinocchio, haurrentzako ikuskizuna

La Baldufa taldearen Pinocchio txotxongilo-antzerkia egongo da hilaren 8an, etxeko txikienentzat. Zurezko mutikoaren ipuin ezaguna dakar taula gainera konpainia kataluniarrak. Paper eta egurrez egindako txontxongilo eta dekoratuekin, ipuin tradizionalaren irakurketa berria proposatuko da.

Arte eszenikoekin jarraituta, Dantzaz, dantzari profesional gazteen plataformak, Aureo ikuskizuna ekarriko du Arrasatera maiatzaren 14an. Bost pieza koreografikok osatzen dute ikuskizuna, konpainiaren lanaren muestra bezala.

Zinema espainarra

Karteldegiari dagokionez, zinema espaniarrari eskainiko zaio hilabetea eta azke asteetako estreinaldi sonatuenak egongo dira ikusgai; tartean, Paco Leonen komedia arrakastatsua, Kiki, el amor se hace, eta Pedro Almodovar zuzendariaren Julieta. Asteartetako zinema saioetan berriz, film interesgarri sorta emango da, El hijo de Saul ala Janis Joplin musikariari buruzko dokumentala, horien artean. Kulturaten Angela Davisi eta maputxeei buruzko dokumentalak emango dituzte.

Hitzaldiak eta mahai-inguruak

Egitaraua, erabakitze-eskubideari eta komunikabideen gizarte-erantzukizunari buruzko mahai-inguru banak osatuko dute.

Hitzordu gehiago eta agenda osoa, eranskinean. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak