Ikerkuntzan hiru unibertsitate eraginkorrenen artean kokatu dute MU

Leire Kortabarria 2016ko api. 7a, 16:50
Mondragon Unibertsitatearen eraikin bateko fatxada.

Mondragon Unibertsitatea ikerkuntzaren alorrean mundu mailako eragin handiena duten Hego Euskal Herriko eta Espainiako hiri-unibertsitateetako bat da, Nebrijako Unibertsitatearekin eta Pompeu Fabra Unibertsitatearekin batera, U-Multirank sailkapenaren arabera.

Erakunde hori Europako Batzordeak finantzatua da eta bere rankingaren hirugarren edizioa plazaratu berri du. Sailkapen horretan, Mondragon Unibertsitateak A kalifikazioa du, guztietan altuena. Horrela, Espainiako lehenengoen artean dago mundu mailan, ezagutza-transferentziaren kategorian. Hain zuzen ere, unibertsitateek enpresekin elkarlanean egindako argitalpenak eta ikerlanak neurtzen dira kategoria horretan.

Enpresekiko lankidetza

Nazioarteko sailkapen horrek aintzat hartu du MUk enpresekin elkarlanean jardutea, ikerketa interesgarriak eta gizartean aplika daitezkeenak egiteko.  

U-Multirank delako mundu mailako rankingean 90 herrialdetako 1.300 unibertsitatek eta ikastetxek parte hartzen dute,  horien artean Espainiako 67 unibertsitatek. Sailkapen horrek unibertsitate bakoitza gailentzen den bikaintasun-arloa erakusten du eta bere webgunean unibertsitateen arteko konparazio interaktiboa egiten da, ikasleei unibertsitatea aukeratzen laguntzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak