Kale-agerraldia deitu eta "adierazpen askatasuna" aldarrikatu du Ordainduk

Leire Kortabarria 2016ko ots. 12a, 08:00
Artxiboko irudian, Ordainduren protesta bat Mondragon Korporazioaren egoitza aurrean.

Kale-agerraldia deitu du Ordaindu elkarteak hilaren 18rako, eguena, eta, bide batez, “adierazpen askatasuna” aldarrikatu du eta orain egun batzuk pankartak kendu zizkietela salatu dute.

Ordainduk deialdian esaten duenez, “modu masiboan protesta egin” behar dute, eta badakite “horrek min ematen duela: horren proba da Aretxabaletako saihesbideko zubian, Urkulura bidean, bi pankarta kendu” zizkietela, 10:15 aldera.

Ordainduk dioenez, egun horretan, Ordainduko bi kide pasa ziren leku horretatik, eta Ausolaneko langile bat pankartak kentzen zebilela ikusterakoan, haiek bueltatzeko eskatu zuten. Ordainduren bertsioaren arabera, langileak bere arduradunari kontsultatu zion eta ez zituela pankartak bueltatuko esan zien. Ordainduk dioenez, Mondragon Korporaziotik gertu dauden leku batzuetako garbiketa egiten du enpresa hark, eta “bistan da Korporazioak bidali zuela pankartak ken zitzan”.

“Horrelako ekintzek kooperatibetako jendea elkarren aurka jar dezakete; Auzolaguneko langileak eta Ordainduko kooperatibistak elkarren aurka”. Ordainduren esanetan, Mondragon Korporazioa “ez dago ohituta publikoki kritikak jasotzera”, eta “ezin du onartu” Ordainduko kideek “adierazpen askatasun eskubidea modu librean” praktikara eramatea.

Hori esatearekin batera, otsailaren 18rako, eguena, 11:00etan, kale agerraldia deitu du Ordainduk. Bolintxotik Mondragon Korporazioaren egoitzaraino joango dira eta Korporazioaren aurka auzitegian duten salaketa gogora ekarriko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak