Urnietakoak eta Arrasatekoak Amaia antzokian dantzan

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2016ko ots. 12a, 12:40

Urnietako Egape ikastolako dantza taldeak urtero egiten du santamas egunean Arrasaten emanaldia. Aurten ezin izan dira etorri, eta bihar, zapatua, Amaia antzokian eskainiko dute, 18:30ean, Begiradak dantzan ikuskizuna. Urnietakoen aurretik, herriko bi taldetako 32 ordezkarik lau dantza egingo dituzte elkarrekin.  Sarrera doan da.

Iazko ikasturte amaieran ikastolan egin zuten saioa ekarriko dute gonbidatuek Amaiara. "Oso eskertuta gaude eman diguten aukeragatik. 15 eta 20 urte bitarteko 45 dantzariren artean hamabost koreografia egingo ditugu. Hiru taldetan banatuta, talde bakoitzak bosna koreografia egingo dituzte. Ez dugu istorio zehatz bat kontatzen baina koreografiak elkarrekin lotzen dituzten ardatz nagusi bat dago, hau da, dantzariek soinean duten antifaza. Hortik dator ikuskizunaren izenburua" azaldu du Edu Muruamendiarazek, Egape dantza taldeko koreografoak. 

Euskal dantza tradizionalaren eta dantza garaikidearen arteko nahasketarekin osatutako ordubeteko saioa da. "Euskal Herriko txoko askotako dantza ezagunak gure erara moldatu ditugu. Ez duzue, bada, ohiko euskal dantza saio bat ikusiko".

Erlazionatuak

Edu Muruamendiaraz koreografoarekin elkarrizketa

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2016 ots 12 Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak