Ikusgai dago 'Harresi ezkutua'

Maite Txintxurreta 2016ko ots. 11a, 19:09

Iñigo Arregi arrasatearraren eskultura berria inauguratu dute gaur arratsaldean. Portaloiaren alboko paretan kokatu du, eta antzinan Arrasate inguratzen zuen harresia irudikatzen du. Arregik esan du eskultura hori bere ibilbide luzean egin dituen lanen artean "erreferente" bilakatuko dela uste duela.

Maria Ubarretxena alkateak nabarmendu du Arrasate batez ere kooperatibismoagatik dela ezaguna, eta Harresi ezkutua eskulturarekin "herriaren ondarea balioan jartzea" nahi dutela Udaletik.

Gaur bertan jarri dute Arregiren obra Portaloian, eta hantxe izango da hemendik aurrera. Inaugurazio ekitaldian, eskultoreak berak eta alkateak ireki dute obra estaltzen zuen gortina morea. Han bildutako herritarrek, oro har, adierazi dute gustatu zaiela, bai eskultura, baita irudikatzen duena ere, Arrasateko harresia, hain zuzen.

Eskulturaren gainean plakatxo bat ere jarri dute, eta bertan azaltzen da oraindik ere hiribilduaren gune ezkutuetan Erdi Aroko harresiaren zatiek irauten dutela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak