Jota Peleteiro dagoeneko armaginekin izan da entrenatzen Atxabalpen

Mirari Altube Arrese 2016ko urt. 17a, 15:09

Hotzari aurre egiteko ondo babestu eta Eibarko jokalariak Atxabalpen izan dira atzo eta gaur. Granada hartuko dute etxean bihar, astelehena, eta puntuak batzen joan gura dute armaginek. Horretan laguntzeko, gainera, Jota Peleteiro etorri da bueltan, Eibar aldean estimu handian duten jokalari galiziarra.

Gainerako jokalariekin batera entrenatu du gaur goizean Jota Peleteirok, Atxabalpen. Eta zaleren bat edo beste ere hurreratu da hori ikustera. 

Sailkapenean 30 puntu dituen Eibarrek Granada hartuko du bihar, 20:30ean, Ipuruan, eta Mendilibarren mutilek ez dute hutsik egin gura puntuak batzeko zereginean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak