Espainiako Gorteetarako Hausteskundeak 2015

EH Bilduk "herri berri bat" eraikitzeko botoa eskatu du, Arrasaten

Josu Bilbao 2015ko abe. 16a, 16:37

Kulturateko Jokin Zaitegi aretoa jendez lepo bete zen EH Bilduk eskainitako mitinean. Ander Rodriguez eta Gotzon Elizburu kongresurako hautagaiek, domekarako EH Bilduren aldeko botoa eskatu zuten, "herri berri bat" eraikitzeko bide bakarra koalizioaren alde bozkatzea dela azpimarratuta.

Ander Rodriguez eta Gotzon Elizburu EH Bilduko kongresurako hautagaiek mitina eskaini zuten atzo Arrasaten. Kulturateko Jokin Zaitegi aretoa lepo bete zen, eta kongresurako hautagaiek EH Bilduk  "emakume eta gizon librez osaturiko herri berri bat" eraiki nahi duela azpimarratu zuten euren hitzaldietan.

Abenduaren 20ko hauteskundeetan parte hartzera animatu dituzte herritarrak, eta EH Bildu Madrilera "zutik", joango dela, inoren aurrean "belauniko jarri gabe eta inoren menpeko izan gabe" adierazi du Ander Rodriguez hautagai arrasatearrak.

Gotzon Elizburu soraluzetarrak, bestalde, koalizioa "memoria oso eta inklusiboa" lortzearekin konprometitu dela azpimarratu zuen.

EH Bilduk Estatu espainiarrarekin haustura demokratikoa lortu nahi duela eta, abenduaren 20aren ondoren, koalizioko hautagaiek haustura hori lortzearen aldeko "konpromisoa" hartu dutela ere azaldu zuten Kulturaten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak