Abenduaren 11ra arte eman ahalko da izena Santamasetako erakusleiho lehiaketan

Jokin Bereziartua Lizarazu 2015ko aza. 30a, 11:56
Aurreko edizioetako erakusleihoetako batzuk.

Santamasetako erakusleiho lehiaketa antolatuko du beste urtebetez Arrasateko Udalak. Lehiaketan parte hartu gura duten komertzioek abenduaren 11 baino lehen eman beharko dute izena Udalaren Kultura departamenduan (943 25 20 20). Lehiaketa abenduaren 12an jarriko da martxan eta hilaren 21ean jakinaraziko du Udalak zeintzuk diren irabazleak. 

Lehiaketako oinarriak: 

1.-  Lehiaketa honetan 2015eko abenduaren 11 baino lehen Udaletxeko Kultura Departamentuan (Tl. 943-252020) izena ematen duten Arrasateko denda guztiek hartu ahal izango dute parte.

2.- Erakusteko epea: 2015ko abenduaren 12tik aurrera izango da, gutxienez, abenduaren 31arte.

3.- Irizpide hauek jarraitzuko dira lehiaketaren sariak erabakitzeko, hurrenkera honen arabera lehenetsita:

  • Santamasetako giroa islatzea erakusleihoan.
  • Gabonetako giroa islatzea erakusleihoan.
  • Euskararen erabilera
  • Irudimena.
  • Originaltasuna
  • Mezu publizitarioaren eraginkortasuna.
  • Ingurumenaren zaintza eta errespetu balioak. 

4.- Erakusleihoan bertako ohiko produktuak azaldu beharko dira.

5.- Sariak honela banatuko dira:

            1. saria: plaka eta 300  €

            2. saria: plaka eta 250 €

            3. saria: plaka eta 200 €. Ibai-Arte merkataritza elkarteak emana.

6.- Epaimahaiaren erabakia aldaezina izango da eta komunikabideen bidez jakinaraziko da bere garaian. Bestalde, epaimahaiaren lana errazteko, erakusleihoak argiztatuta edukitzea eskatzen da lanegunetan dendak ixteko ordurarte eta jaiegun eta bezperetan, gaueko 21:00ak arte. Sari banaketa 2015eko abenduaren 21ean  arratsaldeko 6etan egingo da.

7.- Epaimahaiak saririk hutsik uzteko aukera izango du.

8.- Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri hauek onartzea suposatzen du.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak