Arrasateko hezkuntzaren iragana berbagai Velez de Mendizabalen eskutik

Jokin Bereziartua Lizarazu 2015ko aza. 30a, 11:33
Velez de Mendizabal Arrasateko Herriko Plazan, artxiboko irudi baten.

Goienagusi elkarteak gonbidatuta, Josemari Velez de Mendizabalek Hezkuntza Arrasaten, historian zehar izeneko hitzaldia eskainiko du etzi, abenduak 2, Kulturateko areto nagusian (10:00). Euskaraz izango da, gura duenari zabalik. 

Berbaldian historiako mugarririk azpimarragarrienak azalduko ditu Velez de Mendizabalek, Arrasaten aritu izan diren eragileen ezagutzari esker primizia, berrikuntza eta kalitatearengatik erreferente bilakatu den Arrasateko hezkuntza sistema ezberdinei toki eginez. Erdi Arotik ekingo dio azalpenari, arrasatearrak prestatzen jardun zuten klerikoengandik abiatuz, eta XX. mende bitarteko etapa ezberdinak kontuan hartuta. Besteak beste, mesedeetako mojen presentzia, Pedro Biteriren inflexio puntua Felix Arano eta Teresa Garcia maisu-maistrarekin, gainerako ordena erlijiosoen hezkuntza eskaintza eta Jose Maria Arizmendiarrietaren ekimenez sortutako Mondragon Unibertsitatea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak