Eneko Barberena: "Periko Solabarriaren gizatasuna azpimarratuko nuke, beti laguntzeko prest"

Txomin Madina Milikua 2015ko aza. 29a, 21:43

Gaur arratsaldean aurkeztu dute Arrasateko Irati tabernan 'Periko gazteekin hizketan' liburua. Eneko Barberenak lanketan parte hartzeaz gain liburuaren koordinatzaile lanak egin ditu.

Periko Solabarriarekin izandako hainbat elkarrizketaren fruitua da Periko gazteekin hizketan liburua. Ernaitik proposatu zioten Eneko Barberenari liburuan parte hartzea, eta arrasatearrak azaldu duenez, Solabarria ezagutzeko aukera ederra izan da: "Izenez ezagutzen nuen, baina gutxi gehiago. Bere bidez Ezkerraldeko azken hamarkadetako langile borroka ezagutu dut, borroka abertzalea, euskaltzalea...".

Ezker abertzaleko militante bizkaitarraren gizatasuna azpimarratzen du Barberenak: "Beti laguntzeko prest zegoen, beti ahulenaren alde jartzen zen".

Gaur Arrasateko Irati tabernan egin duten aurkezpenean Eneko Barberenaz gain Ezkerraldeko Ernaiko bi kide ere izan dira, Ibai Ariztegi eta Jon Azkune. Bertan, liburuaz eta Periko Solabarriren figuraz azalpenak eman dituzte. Txalapartak argitaratu du liburua eta dagoeneko eskuragarri dago ohiko salmenta puntuetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak