Muruak eta Egigurenek ezin izan dute Gipuzkoako pilota finala irabazi

Mireia Bikuña 2015ko aza. 29a, 20:23

Arrasateko bikoteak 22-17 galdu du Añorgako Orbegozo-Oliden bikotearen kontra, Gipuzkoako txapelketako kadete mailako finala. Bigarren geratu arren, urtarriletik aurrera, Euskal Liga jokatuko dute.

Finalerdietan Hernaniko bikotea mendean hartu ostean, arrasatearrek ezin izan dute finala irabazi. Lehia borrokatua eta gogorra izan da. Bi bikote indartsu direnaren seinale. "Lan ona egin dute, baina ezinean geratu dira. Euskal Liga jokatzeko saria lortu dute, baina txapel barik geratu dira", esan dute pilota saileko ordezkariek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak