Zapatu solidarioa egin dute Arizmendiko ikasleek

Jon Berezibar 2015ko aza. 28a, 18:44
Partaideek ateratako talde argazkia.

Elkartasun ekitaldia egin dute gaur arratsaldean Arizmendi Ikastolako ikasle, irakasle, ikasle ohi eta gurasoek. Fair Saturday delako egunarekin bat egin eta Mundukide erakundearentzako musika ekitaldi solidarioa egin dute. Gobernuz besteko erakundearentzako dirua batzeko kutxak ipini dituzte Kulturaten.

Musika izan da protagonista nagusia ikasleekin batera eta partaide guztiak batera, Txoriak txori kantuan amaitu dute saioa. Lehenago, bertsolariek, abesbatzak, trikitilariek eta dantzariek jardun dute eta baita ere, bakarka, piano-jotzaileak. Mundukideren proiektuak gertutik ezagutu eta laguntzeko dirua batzeko bidea izan da gaurko elkartasunezko ekitaldia. Aretoa betetzea lortu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak