Emakume Txokoko erasoa "oso gertaera itsusia" dela dio alkateak eta "kezka" agertu du

Goiatz Arana Begiristain 2015ko aza. 24a, 17:47

Lapurretarengatik bainoago, zerbitzuaren aurkako pintaketengatik azaldu du ardura Maria Ubarretxena alkateak. Eguen gauean zenbait gailu ostu eta No voy a deciros mal folladas porque es lo típico pero vosotras solas con vuestro óvulo jamás pariríais bezalako esaldiak idatzi zituzten hormetan.

Erasotzaileak kristala apurtuta sartu ziren Uarkape kalean dagoen lokalean. Hainbat gailu osteaz gain, zerbitzuaren aurkako pintaketak ere egin zituzten hormetan eta arbelean, euskaraz eta gaztelaniaz. Llegáis a cansarnos baina bizitzaren onena zarete, Sois lo mejor de este asqueroso mundo pero tanto feminismo ya vale, No voy a deciros mal folladas porque es lo típico pero vosotras solas con vuestro óvulo jamás pariríais dira idatzita aurkitutako esaldietako batzuk.

Eraso honen eta aurretik izandako beste baten ondorioz, ze segurtasun neurri ipini aztertzen dabiltza uneotan. Edozelan ere, matxistatzat jo dituzte pintaketak Emakume Txokotik eta irmoki salatu dute gertaera Udaletik. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak