Arrasate Kanpanzar atletismo taldeak hasi du ikasturtea

Xabier Urtzelai 2015ko urr. 9a, 10:30
Talde argazki osoa, harmailetan. Argazkiak: Joshe

Iazko denboraldi gogoangarriaren ostean berriro ere lanean hasteko ordua iritsi da, eta Arrasate Kanpanzar atletismo taldeko ordezkariak buru-belarri dabiltza denboraldi berria prestatzen. Hala, aste barruan egin dute taldeen aurkezpena Mojategin, bai maila federatuan lehiatuko direnena, eta baita Atletismo Eskolarena ere.

2015eko denboraldia, kirol emaitzei begiratuta, Arrasateko atletismoaren urrezko urtea bilakatu da, eta klubetik ere halaxe aitortzen dute, Arrasateko harrobiak emandako lau atleta Europan lehiatu direlako. Batetik, Estonian –Tallin– lehiatu ziren Malen Ruiz de Azua (pertika saltoa), Maialen Axpe (Pertika saltoa) eta Iñigo Uribarren (salto hirukoitza). Eta, Georgian –Tbilisi– lehiatu zen Eneko Carrascal. Han egindako lanaz batera, Gipuzkoako, Euskadiko eta Espainiako txapelketetan dominak eskuratu zituzten.

Bestalde, kadete mailako Ibai Fernandezek, Eneko Carrascalek, Daniel Martinezek eta David Gartziak ere azpimarratzeko moduko lana egin zuten Gipuzkoako eta Euskadiko txapelketan, urrea jantzita –errelebotan.

Eta eskola mailan ere lan nabarnena egin dute gaztetxoek. Alex Agiriano Euskadiko txapeldun izan zen luzera saltoan, eta taldeka ere infantil mailan Arrasateko ordezkariak Gipuzkoako txapeldun izan ziren. Lorpen horiek errepikatzeko, baina, denboraldi hasieratik egin behar da lan ondo, eta Arrasate Kanpanzarren hasi dira horretan. Hemen talde argazkiak:

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak