Goikobalukoak Portugalera joango dira asteburuan

Maite Txintxurreta 2015ko urr. 7a, 17:07
Juan Antonio Barriocanal presidentea eta Iñaki Maidagan zuzendaria

Arrasateko Goikobalu abesbatzak emanaldi bat eskainiko du zapatuan Coimbrako Santa Isabel konbentuko Santa Clara elizan. Berrogeita hamar pertsonako taldea joango da bertara, eta egubakoitz arratsaldean irtengo dira Arrasatetik; itzulera berriz, astelehenean egingo dute, hilaren 12an, eta bitartean hiria bisitatzeko aprobetxatuko dute.

21:30ean izango da kontzertua, eta ordubete inguruko iraupena izango du. Bertan, 16 eta 20 mendeen bitarteko musika sakroa abestuko dute. Nabarmentzekoa da guztira bost hizkuntzatan abestuko dutela: euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez, frantsesez eta errusieraz.

Abesbatza Portugalen arituko den lehen aldia izango da zapatukoa. Azkenengo irteera maiatzean egin zuten, Segoviara hain justu ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak