Mauka bila erosleak, lehen ordutik bete dituzte kaleak Merkemerkauan

Jon Berezibar 2015ko ira. 5a, 17:10

Goiztiar ibili behar izan dute arrasatearrek mauken bila joateko eta, horrela, goizetik bete dira kaleak, kuxkuxeroz zein eroslez. Udako generoa egon da batik bat eta herriko 38 dendak ipini dute saltokia. Arratsaldean ere, 20:00ak arte egongo da Merkemerkaua zabalik erdiguneko kaleetan eta baita ere, merkatu txiki berezi bezala, Biteri plazan. Kiliki eta erraldoien konpartsak girotu du, gainera, arratsaldea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak