Senior mailara pasatuko da Axpe, eta badoa Arrasatetik

Ubane Madera 2015ko abu. 14a, 12:24

Ezin hobeto bukatu dute aurtengo kirol denboraldia Arrasateko atleta gazteek, Espainiako txapelketa absolutuetan podiuma eginez, besteak beste, Maialen Axpe eta Malen Ruiz de Azua pertika jauzilariek. Gutxienez bost bider Espainiako txapeldun den Maialen Axpe (Arrasate, 1993) dagoeneko irailean hasiko zaion denboraldi berriari begira dabil, udalerrian atseden hartzen duen bitartean. Izan ere, aldaketak datozkio 2015-2015 denboraldian, aldaketa handiak.

Beste ezeri baino lehen, Axpek maila aldaketari egin beharko dio aurre, senior mailan sartuko da-eta denboraldi berrian, eta horrek zaildu egingo dio egin beharrekoa; besteak beste, salto handiagoak eskatuko dizkiote txapelketetara sailkatzeko.

Badoa Arrasatetik

Axpek, baina, aldaketei aldaketekin egingo die aurre. Eta ez ditu aldaketa gutxi izango, ez: bizitokia, entrenatzeko instalazioak eta entrenatzailea aldatuko ditu irailetik: Iruñera doa.

Bukatu berri duen denboraldiari begiratua eginez, berriz, atleta gazteak aitortzen du pozik dagoela erdietsitakoarekin, besteak beste, hasieran jarritako helburua bete egin dutelako.

Eta etorkizunari gogotsu begiratzen dio, aitortuta ia umetatik pertika saltoa praktikatzen ibili ostean, orain hasi dela kirolaz benetan gozatzen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak