Gaur banatuko dira Monteko porrako sariak

Jokin Bereziartua Lizarazu 2015ko uzt. 30a, 10:58
2013ko porrako irabazleak.

Frantziako Tourreko porraren barruan, dirutza banatuko du Monte tabernak aurten ere; gaur, uztailak 30, egingo da sari banaketa ekitaldia, 19:00etan hasita. Lehen hiru zerrendek puntuazio berbera lortu dutenez (1.594 puntu), 9.307,75 euro poltsikoratuko dituzte: Power Payer (Eskoriatza), Joseba 79 (Igorre) eta Tour Minator (Arrasate) izan dira zerrenda irabazleak. Hiru sari nagusien diru kopuruak batu eta hiruren artean banatuko dira. Informazio gehiagorako, hemen klikatu

Xantini lagunartearen porrak, Arrasateko Monte tabernan antolatzen denak, datu esanguratsuak utzi ditu aurten ere. 1.201 parte-hartzaile izan dira aurten eta antolatzaileek honela banatu dituzte sariak; hortaz lehen hiru sarien arteko zatiketa eramango dute lehen hiru zerrendek (9.307,75 euro bakoitzak): 

Lehenak: 14.412 euro
Bigarrenak: 9.007,50 euro
Hirugarrenak: 4.503,75 euro
Laugarrenak: 900,75 euro
Bosgarrenak: 900,75 euro
Seigarrenak: 900,75 euro
Zazpigarrenak: 900,75 euro
Zortzigarrenak: 900,75 euro
Bederatzigarrenak: 900,75 euro
Hamargarrenak: 900,75 euro
 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak