Arrasateko Sortu: "Udan ere beharrezkoa da espetxe politika anker honen aldaketa eskatzea"

Jokin Bereziartua Lizarazu 2015ko uzt. 29a, 10:22
Aldarrikapena hondartzetan. Argazkia: 'Oltzasarean.tk'

Arrasateko Sortuk bat egin du Etxeratek dispertsioa bertan behera uzteko abuztuaren 2rako antolatu duen mobilizazio egunarekin. Dispertsioa stop! Abuztuak 2 denok hondartzetara, etxean eta bizirik nahi ditugu! lelopean, egun indarrean dagoen espetxe politika bertan behera uzteko eskatuko dute. Arrasatearrak Debako hondartzara daude deituta; Arbolapetan elkartuko dira, 09:45ean. Bestalde, egubakoitzean, hilak 31, euskal presoen eskubideak aldarrikatzeko Azken Ostirala egingo dute Herriko Plazan, 19:30ean. 

Arrasateko Sortuk prentsa ohar bidez egin die dei herritarrei hurrengo ekimen horietan parte har dezaten: "Udan ere beharrezkoa da espetxe politika anker honen aldaketa eskatzea, preso politikoak dagozkien eskubideen jabe Euskal Herrian berehala egon daitezen. Madrilgo eta Parisko gobernuek Euskal Herriko egoera politikoan aldaketarik gertatu izan ez balitz moduan jokatzen dihardute eta bada garaia gatazka politikoaren ondorioen gaiari konponbide bat emateko. Inon ez baita konponbiderik lortzen espetxeak hustu gabe. Beraz, herritarrei dei egin nahi diegu bide horretan aktibatu eta lan egin dezaten", adierazi dute. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak