Pertika jauzilariak marka gehiagoren bila

Ubane Madera 2015ko uzt. 29a, 09:37
Istar Dapena.

Joan den asteburuan Gipuzkoako errekorra eskuratu ostean, oraingo asteburu honetako hitzorduei begira daude Arrasateko klubeko pertika jauzilariak. Castellon dute, hain justu ere,  Maialen Axpek, Malen Ruiz de Azuak, Jonathan Perezek eta Iñigo Uribarrenek hitzordua.

Espainiako txapelketa absolutuetan jokatuko dute zehazki Arrasateko atletek. Bertan, Maialen Axpek, Malen Ruiz de Azuak eta Jonathan Perezek marka minimoak dituzte, eta jauzi hirukoitzean, baita Iñigo Uribarrenek ere. Arrasateko klubeko kideek euren marka pertsonalak hobetzea eta dominak ekartzea opa diete arrasatearrei.

Junior errekorra

Joan den asteburuari dagokionez, berriz, Istar Dapena Vega pertika jauzilariak Gipuzkoako Junior errekorra gainditu zuen 4,95 metroko saltoarekin federazio autonomikoen Espainiako txapelketan. Ordura arteko marka 4,86 metrokoa zen. "Gutxiago geratzen zaio bost metroko jauzia lortzeko, Estatuan gutxik lortzen duten jauzia adin horrekin (…) Etorkizun handia du pertika jauzian; Gijonen, adibidez, bere entrenatzaileak berak baino salto handiagoa egin zuen", adierazi dute Arrasateko klubetik. Hura (Jonathan Perez) hirgarren postuan sailkatu zen 4,90 metroko saltoarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak