38 saltokik parte hartuko dute udako Merkemerkauan, Arrasaten

Ubane Madera 2015ko uzt. 28a, 16:28
Emakume bat eskaintzei begira, iaz.

Udako beherapenen lehen hilabetea ia agortu denean, opor ostekoari begira daude dendari askok, Debagoienean abuztua ez da izaten-eta, salmentarako sasoirik onena. Horren adierazle, Arrasateko Ibai Arte merkatari elkarteak dagoeneko iragarri du udako aurtengo Merkemerkaua irailaren 5ean izango dela. Kalerik kale jarriko dituzte eskaintzak herriko 38 saltokik.

Otalora lizentziaduna kalean, Olarten, Garibain, Zarugalden, Erdiko kalen… saltokien euren kanpoko aldean jarriko dituzte udako jantziak eta osagarriak “oso prezio merkean” Arrasateko saltokiek. Beste batzuk, berriz, “gune komertzialak” sortuko dituzte karpen bitartez euren eskaintzak bertan jartzeko. Biteri plazan edo Olarte kale inguruan egingo dute hori.

Egun guztian, eten barik

Merkemerkauan parte hartuko duten saltokiek 10:00etan aterako dituzte eskaintzak kalera, 20:30ak arte, eten barik. Eta denetarik izango da: umeendako jantziak, nagusiendakoak, bisuteria, osagarriak, opariak, oinetakoak, barruko jantziak… eta baita etxeko tresna txikiak, informatikarekin lotutakoak, aholkularitzarekin lotutakoak, ile-apaindegietakoak, etxeko dekorazioari dagozkionak…

Kale giroa

Hori guztia girotzeko, gainera, Santamainako batukadak jarriko du erritmoa 11:00etatik 13:00ak bitartean eta Erraldoi eta Kilikien konpartsa aterako da, berriz, arratsaldean, 17:30etik 19:30era.

Saltoki zerrenda

Honako saltokiek parte hartuko dute Merkemerkauan: Almacenes Arrasate; Arkupe Aholkularitza; Artz; BC; Beinke; Ekobai Informatika; Elkoro bisuteria; Garraxi; Gili-Gili; Haurtxoa; Itxaso; Josle; Kapikua; Kili-Kolo; Korrikan trail; LE&PA; Lizarralde; Loramendi (Garibai); Loramendi (Maiatzaren Bata plaza); Lore; Luko; Mabel; Markiegi; Merche; Oskarbi; Ouka; Toñi eta Sandra ile-apaindegia; Pissa; Resusta Karrikiri; Sikol; Tamayo; Tipi-Tapa; Troko; Ttikitto; Txuntxurunberde; Txuri-Beltz; UME eta Zubia Oinetakoak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak